Enpresa

Diseño e Imagen Oma 3 enpresa-komunikazioan espezializatuta dago, eta, lanean daramatzan 17 urte baino gehiagoko tartean eta epe zein kalitateetako sorkuntzaren eta seriotasunaren alde egin duen apustuari esker, oso izen ona lortu du, eta hainbat aukera eskaintzen ditu enpresa eta erakundeei zuzendutako komunikazioaren arloan; batez ere, diseinu editorialaren esparruan.

Gaur egun, gure jarduera lau esparru osagarritan oinarritzen da:

17 urte baino gehiago lanean

Lanean eman dituen 17 urte baino gehiagoko tartean, OMA 3 enpresak eskaintzen dituen zerbitzuak bilakatuz joan dira, gure bezeroen beharrizanen arabera. Izan ere, gero eta aukera osoagoak eskatzen dizkigute. Ondorioz, lan desberdin ugari eskaintzen dira: nortasun korporatiboa garatzea, katalogoak sortzea, memoria korporatiboa egitea, webgunea sortu eta mantentzea (dagokion newsletterra barne), edo mugarriren bat ospatzeko argitalpen bat editatzea, adibidez.

Balio erantsiko zerbitzu gisa, OMA3 enpresak bitarteko prozesu guztiak egiten, koordinatzen eta kontrolatzen ditu, epe eta kalitateak bermatu ahal izateko.

Horretarako, OMA 3k profesional-taldeak ditu, mota hauetako profil osagarriekin:

  • Diseinatzaileak
  • Erredaktoreak/Zuzentzaileak/Koordinatzaileak/
  • Argazkilariak
  • Web aukeretan adituak
  • Programatzaileak