Zerbitzuak

Komunikazio aukera integralak

(Beti dago komunikatu beharreko zerbait: bezeroei, hornitzaileei, erakundeei… Izan daitezke produktu berriak, azoka baterako liburuxkak, prezioen katalogo berria, barne-informaziorako aldizkaria edo marka-irudi berria.

17 urte baino gehiago lanean aritu ostean, OMA 3 enpresak osatu eta handitu egin du komunikazioarekin lotutako zerbitzuen eskaintza, zerbitzu horiek bere bezeroen beharrizanetara egokituz. Horretarako, giza talde egokia osatu da, proiektu bakoitzean eta bezero bakoitzari erabateko aukera eskaintzeko, dituzten beharrizanetara egokituta. Aholkularitzatik, beharrizanen definizioa, ekintza plana, behar diren produktu eta jarduerak, eta emaitzen neurketa egiten dira. Azken batean, aukera oso-osoa eskaintzen da.

Hala ere, OMA 3 enpresak 4 ekintza-esparru nagusi ditu:

Edukiak

  • Edukiei buruzko aholkularitza
  • Bezeroaren neurrira sortutako edukiak
  • Hainbat formatu: papera, web orria, flash, bideoa…

Web aukerak

  • Web aholkularitza
  • Webgune irisgarriak sortu eta mantentzea
  • XHTML-CSS
  • SEO friendly
  • Internet bidezko marketina
  • Adituak Word Press-en (blogak) eta Joomla-n (CMS)
  • Aplikazio propioen garapena

Argitalpenak

  • Udal aldizkariak edota aldizkari korporatiboak
  • Liburuak eta ikerketak
  • Txostenak
  • Urteroko jarduera-memoriak
  • Katalogoak
  • Triptikoak…

Nortasun korporatiboa

  • Marka diseinatu eta sortzea
  • Erabilerarako gidaliburua garatzea
  • Aplikazioen garapena (logotipoak, papergintza, merchandising-a, standak…)
  • Publizitate-kanpainak

Publizitate-kanpainak Google Adwords-en

  • Aurkitu bezero berriak eta hornitzaileak (zure bila ari direnek bakarrik ikusiko dute zure iragarkia)
  • Sortu publizitate-kanpainak tokiko, eskualdeko edo munduko irismenarekin eta koste txikian
  • Publizitate segmentatua (hizkuntzaren arabera, geografikoki…) eta erabat neurgarria
  • Zuk erabakitzen duzu zenbat gastatu