Edukiak

Eduki original eta esklusiboak sortzea eta bezeroen esku jartzea

OMA 3 enpresa aditua da edukietan, eta beti egokitzen ditu formaturik egokienera, enpresa eta publiko bakoitzaren eskakizunen arabera.

Gure esperientziari esker, lagundu diezazukegu definitzen zer transmititu, zer formatutan, zein produkturekin iritsi zure helburura eta nola neurtu zure komunikazio-ahaleginak

Praktikari dagokionez, horrek esan nahi du eduki original eta esklusiboak sortzeko eta hornitzeko aukera eskaintzen dizugula, zure barne edo kanpo argitalpenetarako zein webgunerako; esan nahi du, baita ere, behar duzun formatuan eskaintzen dizkizugula edukiak: papera (aldizkari korporatiboak, jarduera-memoriak, publizitate-liburuxkak eta abar), web aukerak, produktu edo zerbitzuei buruzko bideoak, edo Powerpoint aurkezpenak…; eta, azkenik, esan nahi du komunikazio horiek zelan funtzionatu duten aztertuko dugula.

Informazio gehiago behar baduzu edo gure eskaintza hobeto ezagutu nahi baduzu, erabili gure harremanetarako formularioa, eta laster argituko dizkizugu zalantzak.