Nortasun Korporatiboa

Jende guztiak (bezero, hornitzaile, langile edo erakundeek) gure nortasun korporatiboagatik, markagatik, ezagutuko gaitu. Hori dela eta, oso garrantzitsua da bete-betean asmatzea.OMA 3 enpresaren lan prozesua bilera batekin hasten da: bezeroarekin elkartzen gara eta, modu horretan, zer transmititu nahi den ezagutzen eta ulertzen dugu. Era berean, bezeroa ezagutzen dugu, informazio hori geureganatzen eta arazten dugu, eta, hortik aurrera, erakundearen balioak transmititzeko gai izango den zerbait “sortzen” dugu.

Behin marka sortuta, logotipoa eta horri dagokion nortasun korporatiboaren gidaliburua egin behar dira; ondoren, formatu desberdinetarako aplikazio posible guztiak garatu behar dira (papergintza, katalogoak, merchandising-a, standak…).

Eta, jakina, nortasun korporatibo hori denboran zehar bilakatzea da hurrengo urratsa.

Jarraian, gure lanen zenbait adibide ikus daitezke (irudi bakoitzaren gainean klik eginez, informazio gehiago jaso ahal izango duzu):