Publizitatea

Lortu bezero berriak honako honekin

google adwords

Milioika bezero aritzen dira bila Interneten, baina seguru zaude zure enpresa aurkituko dutela?

OMA 3 enpresak aholkua eman eta zure kanpainak kudeatzen dizkizu. Google Adwordsekin eta gure enpresaren laguntzarekin, zure produktua edo zerbitzua bilatzen ari diren bezero berriak aurkitu ditzakezu. Eta ez bakarrik Googleko bilatzailean, baita adostutako webguneen zure sarean ere, non zure sektoreko webgune ospetsuenak egoten baitira.

Zer abantaila ditu?

  • Zure bila ari direnek bakarrik ikusiko dute zure iragarkia
  • Publizitate segmentatua (hizkuntzaren arabera, geografikoki…) eta erabat neurgarria
  • Zuk erabakitzen duzu zenbat gastatu
  • Zure iragarkia zure sektorean garrantzitsuenak diren webguneetan

Zertarako balio du?

  • Bezero eta hornitzaile berriak aurkitzeko
  • Interneten duzun presentzia sendotzeko
  • Publizitate-kanpainak sortzeko, tokiko, eskualdeko edo munduko irismenarekin eta koste txikian

Nola funtzionatzen du?

Zuk aukeratuko dituzu gako-hitzak, eta norbaitek hitz horiekin bat datorren bilaketa bat egiten badu, zure iragarkia Googleko webgunean argitaratuko da. Adibidez, erabiltzaileak“autoak”bilatu bazuen, Googlen-en emaitza-orriaren eskuinaldean edo goialdean,“autoei”buruzko iragarkiak agertuko dira.

Noiz agertuko dira zure iragarkiak?

Zure enpresa sustatzeko erabili dituzun gako-hitzen emaitzekin bat datozen bilaketetan bakarrik agertuko da.

Zenbat balio du?

Zuk aukeratuko duzu zenbat inbertitu, eta 5 eurotik hasita egin daiteke kanpaina bat. Bezeroak zure iragarkian klik egiten duenean bakarrik ordainduko duzu, kontuan hartu gabe hura Googleren webgunean zenbat aldiz agertzen den (inprimatzeak). Horri PPC (kliken araberako ordainketa) deitzen zaio.

Zer sartzen da Oma 3 enpresaren“Google Adwordseko Kanpainen Kudeaketa”zerbitzuan?

  • Helburua zehaztea (branding-a, salmentak, etab.)
  • Zure webgunea, merkatua, lehiakideak eta aukerak aztertzea
  • Kanpaina sortzea: iragarki-taldeak, iragarki-erredaktorea eta gako-hitzen datu-basea definitzea negozioaren garrantzi eta testuinguruaren arabera
  • Emaitzak neurtzea eta hilero txosten bat egitea
  • Kanpaina optimizatzea: hobekien funtzionatzen ari diren iragarkiak eta gako-hitzak, kutsu negatiboa duten gako-hitzak, eskaintzak, etab.
  • Gure helburuak edo hasierako helburua egokitzea