Branding

Marka, zure enpresa bereizten duen ezaugarri ukiezina, zure bezeroek zein hornitzaile, langile edota erakundeek erabiliko duten lehen kontzeptua da zure enpresa ezagutzeko, neurtzeko eta baloratzeko.

Egungo “Branding” anglizismoa bat dator oraintsu arte erabili dugun “MARKA baten kudeaketa” kontzeptuarekin.

OMA3k marka-kudeaketan egiten du lan, osotasun ikuspegi batekin, eta enpresaren aurretiko identitate korporatiboaren ezagutzatik abiatuta

Logotipo baten kontzeptualizazioa, marketin-estrategia, webgune bat sortzea… baino askoz haratago doan OSOTASUN bat sortzeko prozesu horretan, OMA3k bezeroari lagun egin eta, haren eskutik, berriro aurkitzen ditu marka horren euskarriak izango diren XEDEA, IKUSPEGIA eta BALIOAK.

Hortik abiatuta eta elkarrekin adostuta, honako gai hauetan egingo dugu lan: Identitate Korporatiboa, markaren ikusizko osagaiak, merkatu-helburuak (targetak) eta -azterketak, markaren posizionamendu-euskarriak, publizitatea…

Brandingen adibide batzuk